|
Lege abisu honek (aurrerantzean "Lege Abisua") Interneteko
http://www.kondaira.com atariaren (aurrerantzean "Web gunea") erabilera
arautzen du. Web gunea Udako Euskal Herriko Unibertsitatearena da.
Helbidea: Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. IFK:
G48218416.
Legeria
Normalean, Udako Euskal Unibertsitatearen eta web gunean
dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak,
Espainiako legeria eta jurisdikzioaren menpe daude.
Aldeek uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta
Bilboko Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute sortu daitekeen
edozein desadostasun. Izan ere, eztabaidak sortu daitezke kontratu
baldintza hauek interpretatu eta betetzerakoan.
Edukia eta erabilera
Erabiltzailea jakinaren gainean dago, eta onartu du web gunera
sartzeak ez duela esan nahi Udako Euskal Unibertsitatearekin harreman
komertzialetan hasiko denik. Web gunearen titularra ez dago
identifikatuta bere kolaboratzaileek bertan jartzen dituzten
iritziekin. Enpresak eskubidea dauka Web gunean egoki irizten
dituen aldaketak egiteko, eta ez dauka aurrez abisurik eman beharrik.
Edukiak eta ematen diren zerbitzuak aldatu ditzake, baita horien
aurkezpena ere.
Jabetza intelektual eta industriala
Web orrien jabetza intelektualeko eskubideak, diseinu grafikoa
eta kodeak Udako Euskal Unibertsitatearenak dira. Beraz, debekatuta
dago horiek kopiatu, banatu, publikoki erakutsi, eraldatu edo web
orrien edukiarekin egin daitekeen edozer egitea, iturriak aipatzen
badira ere, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatziarekin salbu.
Enpresaren web orrietan dauden edozein motako izen komertzial, marka
edo zeinu guztiak euren jabeenak dira eta legeak babesten ditu.
Loturak (link)
Udako Euskal Unibertsitatearen web orrietan loturak (link)
daude, eta helburu informatiboa soila daukate. Asmoa ez da loturetako
guneak iradoki edo aholkatzea.
Konfidentzialtasuna eta datuen babesa
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan
(abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Udako Euskal Unibertsitateak
zera jakinarazi nahi dio Erabiltzaileari: badagoela fitxategi
automatizatu bat, Udako Euskal Unibertsitateak norberarentzako eta bere
erantzukizunpean sortutakoa, datu pertsonalak gordetzeko. Helburua
Erabiltzailearekiko harremana mantendu eta kudeatzea da, baita
informazio lana egitea ere. Baldintza orokor horiek onartzeko unean,
Udako Euskal Unibertsitateak bere zerbitzuak emateko behar dituen
datuak eskatuko dizkio Erabiltzaileari.
Fitxategi eta formularioak erregistratzea
Erregistro formularioa betetzea ezinbestekoa da web gunean
eskaintzen diren zerbitzu batzuetaz gozatu ahal izateko. Ez badituzu
eskatu zaizkizun datu pertsonalak ematen edo datuen babeserako politika
hau onartzen ez baduzu, ezin izango duzu izena eman, erregistratu edo
datu pertsonalak eskatzen diren promozioetan parte hartu.
Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan
(abenduaren 13koa) ezarritakoaren arabera, Erabiltzaile gisa
erregistratzen zarenean lortzen ditugun zure datu pertsonalak Udako
Euskal Unibertsitatearen jabetzako fitxategi batean sartuko dira.
Enpresaren IFK G48218416 da, eta helbidea Erribera kalea 14,
48005,Bilbo, Bizkaia. Segurtasun neurriak inplementatuta dauzka
ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretuaren arabera.
Emandako datuen zehaztasun eta egiazkotasuna
Erabiltzailea da datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren
erantzule bakarra. Udako Euskal Unibertsitatea horren inguruko
erantzukizunetatik salbuetsita dago. Erabiltzaileek erantzun
eta bermatuko dute datu pertsonalak zehatzak eta autentikoak diren, eta
horiek izaten jarraitzen duten eta ez diren aldatu. Datuok eguneratuta
mantentzeko konpromisoa hartuko dute. Erabiltzaileak informazio oso eta
zuzena emango du erregistratzeko edo izena emateko formularioan. Udako
Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango norberarena ez den
informazioaren egiazkotasunaz eta beste iturri bat adierazten denetaz.
Informazio hori erabiltzeagatik sortu ahal diren kalte hipotetikoen
erantzukizunik ere ez du hartuko. Udako Euskal unibertsitateak web
orrietako informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatu egin dezake, baita
informazio horretarako sarbidea mugatu edo eragotzi ere. Udako Euskal
Unibertsitateak ez du erantzukizunik izango Erabiltzaileak kalteren bat
sufritzen badu, emandako informazioan egondako akats, errore edo
omisioak direla eta, baldin eta informazio hori Udako Euskal
Unibertsitatea ez den iturri batetik badator.
Cookieak
Cookieak erabiltzailearen terminalean bertan kokatutako
informazio fitxategiak dira eta erabiltzaileak atarian errazago
nabigatzeko balio dute. Edozein modutan, erabiltzaileak nabigatzailea
konfiguratzeko aukera dauka, artxibo horiek instalatzea eragozteko
moduan.
Helburuak
Udako Euskal Unibertsitatearen helburua Erabiltzailearekiko
harremana mantendu eta kudeatzea da, baita informazioa ematea ere.
Adin txikikoak
Gure zerbitzuetako batzuk adin txikikoei zuzenduta egotekotan,
Udako Euskal Unibertsitateak guraso edo tutoreen adostasuna eskatuko du
datu pertsonalak hartzeko, edo hala badagokio, datuen tratamendu
automatizaturako.
Beste norbaiti datuak uztea
Udako Euskal unibertsitateak ez dizkio beste inori
erabiltzaileen datuak utziko.
Ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea
Zure komunikazioak bideratu eta ikusi, zuzendu, ezabatu eta
aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu
helbidean, edo
posta arruntez hona bidaliz: Udako Euskal Unibertsitatea
Erref. DBLO, Erribera kalea, 14, 48005, Bilbo, Bizkaia. Eskubide horiek
erabiltzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998
Instrukzioarekin bat etorriz, Udako Euskal Unibertsitatearen aurrean
nor zaren egiaztatu beharko duzu. Horretarako, Nortasun Agiri
Nazionalaren edo baliokide baten fotokopia bidali beharko
duzu. Hala ere, zure erregistro datuak Site-an bertan aldatu
edo zuzendu ahal dituzu, aurretik zure izen eta pasahitzez
identifikatuta.
Segurtasun neurriak
Udako Euskal Unibertsitateak Datu Pertsonalak babesteko legez
eskatzen
diren neurriak hartu ditu. Gainera, eskura dauzkan bestelako baliabide
eta neurri tekniko osagarriak instalatzen saiatzen da, Udako Euskal
Unibertsitateari ematen zaizkion Datu Pertsonalak ondo gordetzeko eta
inork txarto erabili, aldatu, galdu, baimenik gabe erabili edo lapurtu
ez ditzan. Udako Euskal Unibertsitatea ez da erantzule izango arrazoi
hauetako batengatik kalteak sortzen badira eta arrazoia Udako Euskal
Unibertsitateaz kanpokoa bada: interferentzia, omisio, etenaldi, birus
informatiko, telefono matxura edo sistema elektronikoaren deskonexioak;
sistema elektronikoaren erabileran atzerapenak edo oztopoak, telefono
lineetan, Datuen Prozesuen Zentroan Interneten edo bestelako sistema
elektronikoetan gainkarga egoteagatik. Horretaz gain, ez da erantzule
izango Udako Euskal Unibertsitatearen kontroletik kanpo norbaitek
datuetan esku sartzen badu. Hala ere,
Erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla
gaindiezinak.
Onarpena eta Baimena
Erabiltzaileari jakinarazi behar zaizkio datu pertsonalen
babesari
buruzko baldintzak eta Udako Euskal Unibertsitateak helburu horretarako
darabilen tratamendua. Atarian ematen diren
zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak eduki
ditzakete Datu Pertsonalen babesari dagokionez.
|