Kondaira -- Artikuluak
    <language>eu</language>
‘Revista de las Provincias Euskaras’ (1878-1881): 
Euskal Pizkundeko aldizkari bat Gasteiz eta Madril artean
      <description>Ezaguna da 1876 urteko Foruen galerak pizkunde euskaltzalea eragin zuela: Iruñeko Arturo Campion eta ‘Revista Euskara’, edo Donostiako Jose Manterola eta bere ‘Euskal-Erria’ aldizkaria loraldi horren protagonista ospetsuenetakoak izan ziren. Ez da hain ezaguna, ordea, pizkunde horrek Araban ere izan zuela agerpenik. Artikulu honetan Gasteizen sortutako ‘Revista de las Provincias Euskaras’ aldizkaria aztertu da (1878-1881). Publikazio hau Fermin Herran arabar idazle eta mezenas masoiak sortu zuen eta bertan Seiurteko Demokratikotik zetorren Gasteizko kultur giroa eta foru abolizio osteko euskaltzaletasuna uztartu ziren. Artikuluak, beraz, aldizkariaren analisia eskaintzen du, bere kolaboratzaileak, edukiak, errezepzioa eta Gasteiztik Madrilera eginiko ibilbidea arakatuz.</description>
Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan / Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak
El mundo alemán de Einstein
La Revolución Norteamericana
Uncommon People: Resistance, Rebelion and Jazz
‘Revista de las Provincias Euskaras’ (1878-1881): 
Orientalismoa XIX. mendean: Ekialdea mendebaldetik
      <description>Napoleonek Egipton hasitako konkistekin europarren ekialderanzko joera hasi zen. Fenonemo honek agerpen estetiko bat izan zuen: orientalismoa. Artearen historiatik abiatuz, europarrek Ekialdeaz sortu zituzten irudiak eta ikuspegiak aztertzen ditu artikulu honek, hiru korronte bereiziz: XIX. mende hasierako "Napoleonismoa", XIX erdialdeko "Orientalismo idealizatua", eta azkenik erromantikoek landu zuten "Orientalismo errealista".</description>
1929ko Depresioak eta New Deal-ak argazkilaritzan izandako eragina
      <description>Artikulu honetan 1929ko Depresio ekonomikoak AEBko argazkigintzan izan zuen eragina aztertzen da. Horretarako, lehenik, krisiaren ezaugarri ekonomiko, sozial eta politikoak aipatzen dira, arreta berezia eskainiz depresioa gainditzeko asmoz Roosevelt presidenteak garatu zuen New Deal politikari. Ondoren, New Deal politikaren testuinguruan, 1935-1944 urteen artea, gizarte errealitatea islatzeko asmoz administrazioak kontratatu zituen argazkilari batzuren lanak aztertzen dira, bereziki Walter Evans, Jack Delano, Ben Sahn eta Dorothy Lange-renak. Hola artea, eta zehazki argazkilaritzak, garaiko errealitatearekin duen harremana ikusten da; ez soilik une historikoa islatuz, baita kontzientziazio eta propaganda elementu gisa garaiko errealitatean eraginez.</description>
Euskarazko historiografia (I): aurrekariak eta lehen pausoak (XVI-XIX mendeak)
      <description>Artikulu honetan euskarazko historiografiaren hastapenak aztertzen dira. Horretarako XVI. mendean hasi zen euskarazko prosa idatziaren ildoari segitu zaio XIX. mendera arte, haren baitan historia generoko lanik egin ote zen ikertuz. Era horretara zenbait aitzindari xume aurkitu dira: Etxeberri Sarakoa, Egiategi, Iztueta, Hiribarren, etab. Eta haien produkzioaren testuinguru soziokulturala eta mugapenak azaltzeko saioa egin da.
Gozogintza Gasteizen XVIII. mendean
      <description>Gozogintzaren historia orokorretik abiatuz, jarduera honek XVIII. mendeko Gasteizen izan zuen agerpena lantzen du artikulu honek. Lehenik Europako eta Euskal Herriko elikadurak izandako bilakaera eta eboluzioa aztertzen da, bereziki Aro Berriko eraldaketei arreta eskainiz (Amerikatiko eta Asiatik heldutako produktu berriak, etab). Ondoren Gasteizko gozogintzan ziharduen gremio boteretsuaren gorabeherak ikertzen dira.</description>
Industrializazioa Hernanin
      <description>Ikerketa honetan lehen eskuko iturriak erabili dira Hernaniko industrializazioa ezagutzeko. Zehazki, 1936tik 1970era bitartean, lan-munduan protagonista izan zirenetako batzuei ahotsa eman zaie: Hernaniko emakumeei. Izan ere, estatistikek eta dokumentu ofizialek baztertu egin dituzte emakumeak industriaren historiatik. Beraz lan honek errealitate ezkutu hori argitu nahi izan du Hernaniko emakume langileen testigantzak jasoz.</description>
Hitzetik idatzira, jauzi zaila. UEUko Historia Sailaren historiarako oharra
      <description>Artikulu honetan UEUko Historia Sailaren bilakaera azaltzen da, 1973an Donibane Lohizunen eman ziren lehen ikastaroetatik egundaino. Hola, sailetik  igarotako lau belaunaldien berezitasunak zehazten dira: 1973-76 arteko lehen hastapenak, 1977-83 artean lan egin zuen bigarren belaunaldiarena, 1986-2000 artean saila gidatu duen hirugarren belaunaldiarena eta egun ari den laugarrenarena.</description>
Errealismo sozialista
      <description>Artearen historiatik abiatuz, sovietar iraultzak esparru artistikoan izan zuen eragina aztertzen da. Hasteko, XX. mende hasieratik Errusian agertu ziren abangoardia artistikoek ideologia ezkertiarrekin zituzten harremanak ikusiten dira, artearen bidez gizarte errealitatean nola eragin nahi zuten azaltzeko. Ondoren, iraultza gertatzean, sovietar artistek sistema berrian izan zuten papera, eta errealismo sozialistaren garapenaren nola gertatu zen lantzen du artikuluak.</description>
Ipar Irlandako gatazka, 1921-1998
      <description>Artikulu honek Ipar Irlandako gatazka analizatzen du ikuspegi historikotik. 1921ean Hego Irlandak estatus berezia eskuratu zuen independentziarako bidea irekiz. Aldiz Ipar Irlanda prozesu hartatik kanpo geratu zen, protestante unionisten agintepean. Ipar Irlandako katolikoek 1969an hasi zuten beren eskubideen aldeko borroka, IRA ere laster berragertu zelarik. Gatazka armatuak XX. mende amaieraraino iraun zuen. Lan honek, beraz, hori guztia aztertzen du 1998ko bake akordioan bukatuz.</description>
Zinema eta prentsa 1920. hamarkadako gizarte amerikarrean
      <description>Lan honetan 1920ko hamarkadako estatubatuar zinema eta prentsa aztertzen dira. Beti ere garaiko gizarte errealitatearekin zuten harremana agertuz. Hola, batetik, zinemaren hastapenak azaltzen dira: Chaplinen inguruan izandako lehen unea, zinema mutuaren segida, eta entzutezko zinemaren agerpenarekin bukatuz. Bestetik prentsa AEBn nola sortu zen aztertzen da, 1929ko crack-erainoko prozesua deskribatuz.</description>
Historia arloko euskal curriculumaren kritika
      <description>Artikulu honetan, historiari dagokion euskal curriculumaren inguruko gogoeta bat egiten da, euskal subjektu historikoa definitzeko proposamen bat aurkeztuz. Halaber euskal historiaren inguruan hezkuntza arloan dauden polemikak aztertzen dira, baita historiak eskolan izan beharreko funtzio eta transmititzeko moduez (kontzeptuak, prozedurak, jarrerak) iradokizunak aurkezten ere. Azkenik EAEko hezkuntza sisteman eskaintzen den “Euskal Herriaren historia” ikasgaia eta Manex Goihenetxek "Euskal Curriculuma" liburuan historiari buruz egindako ekarpena kritikoki aztertzen dira.</description>
Gerra Zibila eta gerraostea Baztanen 1936-1946
      <description>Artikulu honek gerra zibilak eta gerraosteak Baztenen izandako eragina aztertzen du 1936-1946 urteen artean. Horretarako lehen eskuko iturri dokumentalak baliatu dira (udal artxiboak bereziki), bai eta garai hura bizi izan zuten lekukoei ahozko elkarrizketa egin ere. Hola aski ezezaguna den Baztango gerra garaiko giro eta gertaeren berri ematen da: II. Errepublika, altxamendu frankista, errepresioa, lan batailoiak, makiak, mugalariak...</description>
Emakumea Frankismoan
      <description>Espainiako II. Errepublika lorpen handiko garaia izan zen emakumeentzat. Poliki-poliki, beraien lekua gizartean, politikan eta esparru askotan lortzen ari ziren. Baina, 1936ko altxamendu nazionalak prozesu hori eten zuen, gizon eta emakume askok berdintasunaren bidean egindako lana eta izandako ametsak hondoratuz. Francoren erregimen diktatorialari hasiera eman zitzaionean, emakumeen inguruan lortutako aurrerapauso guztiak atzera bota ziren. Lan honen helburua, hain zuzen ere, emakumearen egoera Frankismoak iraun zituen ia 40 urte horietan zehar nolakoa izan zen aztertzea da. Lehenik eta behin, emakumearen eguneroko bizitza jorratuko dugu, frankistek hasiera batean bultzatutako emakumearen eredu berria eta Bigarren Frankismoan eredu horrek jasandako aldaketak aztertuz. Ondoren, erregimen frankistaren alde lan egin zuten emakumeen lana, hots, “Sección Femenina”ren papera, aztertuko dugu. Azkenik, Frankismoaren aurka lanean egon ziren emakumeen jarduera ikusiko dugu.</description>
Biolentzia, demokrazia eta Euskal Herria Joxe Azurmendiren ikuspuntuaz baliaturik
      <description>Artikulu honetan Joxe Azurmendi pentsalariaren “Demokratak eta biolentoak” (1997) liburuko zenbait ideia aztertzen dira. Horretarako egileak Azurmendiri 2005ean egindako elkarrizketa jasotzen da, boterea, biolentzia eta moralaren inguruko gaiak jorratuz. Hau guztia, beti ere, historiaren filosofia ikuspegitik interesgarri diren gogoetak tartean direla, bereziki frankismo, trantsizio eta egungo demokrazia gaien inguruan. Artikuluaren bigarren partean, egileak Azurmendiren ideiak beste zenbait autorek esandakoekin harremanetan jartzen ditu (M. Ugalde, P. Iztueta, Chomsky...), hortik ondorio propioak ateratzeko biolentziaren inguruan.</description>
Egungo euskoiberismoa berrikuspen historiografikotik abiatuz
      <description>Antzinaroan mintzatzen zen iberiera euskararen ahaide gisa aipatu izan da maiz. Bi hizkuntza hauen arteko harreman defendatzen duen teoriari euskoiberismoa deritzo. Teoria horrek XVI. mendeko ideologia tubalistan du jatorria, baina itxura zientifikoa hartu zuen XIX. mendean. Aldiz XX. mendeko hizkuntzalari prestigiotsuenek, euskoiberismoa aztertu ostean, baztertu egin zuten. Horrek ez du eragotzi azken urteotan zenbait euskoiberista sutsu agertzea. Artikulu honetan gaur egungo euskoiberista horien lanak arakatzen dira, haiei kritika linguistikoa, historikoa, arkeologikoa eta ideologikoa eginez. Zehazki 1985etik aurrera euskoiberismoaren alde aritu diren lau autore aztertu dira: Zamanillo, Roman del Cerro, Bergua eta Alonso. Egungo euskoiberista hauek, ez dute, artikuluan ondorioztatzen denez, gaiaren inguruan inolako ekarpen erabakigarririk egin. Eta beldur gabe baiezta daiteke euskoiberismoaren lehenengo proposamenetatik, gaiaren ikerketen kalitateak behera egin duela.</description>
Euskaldunen irudia Antzinaro eta Erdi Aroko testu historiko eta literarioetan: Egile klasikoen garaitik Errege-Erregina Katolikoen garaiko kroniketara arte
      <description>Antzinaro eta Erdi Aroko testu historiko eta literarioetan azaldu den euskaldunen irudiak ez du askotan errealitatearekin bat egin. Mende luzetan, baskoien irudi basatia edo barbaroa nagusitu zen, eta horren arabera, lurralde hauetako antzinako biztanle horiek bidelapurrak, gerrazaleak eta arriskutsuak ziren. Nola sortu eta zabaldu zen ikuspegi hori? Artikulu honetan iturri klasikoak arakatzen dira (Estrabon, Plinio, Ptolomeo, Isidoro Sevillakoa, Eginhardo, Aymeric Picaud, etab.) euskal basatitasunaren topikoaren nondikoak azaltzeko.</description>
XIX.  mendeko paper gaineko argazkigintzaren historia
      <description>Argazkigintzaren historian zehar paperezko euskarridun argazkiak asko izan dira, zalantzarik gabe gehienak direla esan genezake. XIX. mendean aurkitu eta garatu ziren argazki prozesuak anitzak izan ziren. Horrela, ia 170 urteko jarduerak utzi zuen produkzioak egun argazki-ondare ikaragarria izatea ekarri du. Orain orduko irudiak eman nahi zaien balioaren arabera antigoaleko piezak bezala ala dokumentuak bezala hartzen ditugu. Baliagarritasuna zeinahi dela ere ezinbesteko da argazki prozesuak ezagutzea bere biziraupenerako. Horregatik ahalik eta datu gehien batzeak berebiziko garrantzia izango du: irudi beraren irakurketatik argazkiaren egitura materiala ulertzeraino. Artikulu honetan, beraz, paper gaineko argazkigintzaren historia azaltzen da.</description>
Trantsizioa Euskal Herrian: zapalkuntza frankistatik Estatutuaren onarpenera (1975-1979)
      <description>Trantsizioak aldaketa ugari eta sakonak eragin zituen Hego Euskal Herrian, eta Espainiar Estatuan oro har. Lan honetan urte horietan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan gertatutako prozesu nagusiak azaltzen dira, batez ere, irizpide politikoa jarraituz. Pluralismo politikoan, ETAren paperean, aurre-autonomian, Gernikako Estatutuan, Nafarroaren bazterketan eta beste hainbat gaietan sakontzea izan da helburu. </description>