|
Maria Ruiz Torrado (Antropologian litzentziatua)
Espainiako II. Errepublika lorpen handiko garaia izan zen emakumeentzat. Poliki-poliki, beraien lekua gizartean, politikan eta esparru askotan lortzen ari ziren. Baina, 1936ko altxamendu nazionalak prozesu hori eten zuen, gizon eta emakume askok berdintasunaren bidean egindako lana eta izandako ametsak hondoratuz. Francoren erregimen diktatorialari hasiera eman zitzaionean, emakumeen inguruan lortutako aurrerapauso guztiak atzera bota ziren. Lan honen helburua, hain zuzen ere, emakumearen egoera Frankismoak iraun zituen ia 40 urte horietan zehar nolakoa izan zen aztertzea da. Lehenik eta behin, emakumearen eguneroko bizitza jorratuko dugu, frankistek hasiera batean bultzatutako emakumearen eredu berria eta Bigarren Frankismoan eredu horrek jasandako aldaketak aztertuz. Ondoren, erregimen frankistaren alde lan egin zuten emakumeen lana, hots, “Sección Femenina”ren papera, aztertuko dugu. Azkenik, Frankismoaren aurka lanean egon ziren emakumeen jarduera ikusiko dugu.
Artikulu osoa (PDF) (34 orri)
|
|
|
Karmele Artetxe Sánchez (Historian lizentziatua)
Antzinaroan mintzatzen zen iberiera euskararen ahaide gisa aipatu izan da maiz. Bi hizkuntza hauen arteko harreman defendatzen duen teoriari euskoiberismoa deritzo. Teoria horrek XVI. mendeko ideologia tubalistan du jatorria, baina itxura zientifikoa hartu zuen XIX. mendean. Aldiz XX. mendeko hizkuntzalari prestigiotsuenek, euskoiberismoa aztertu ostean, baztertu egin zuten. Horrek ez du eragotzi azken urteotan zenbait euskoiberista sutsu agertzea. Artikulu honetan gaur egungo euskoiberista horien lanak arakatzen dira, haiei kritika linguistikoa, historikoa, arkeologikoa eta ideologikoa eginez. Zehazki 1985etik aurrera euskoiberismoaren alde aritu diren lau autore aztertu dira: Zamanillo, Roman del Cerro, Bergua eta Alonso. Egungo euskoiberista hauek, ez dute, artikuluan ondorioztatzen denez, gaiaren inguruan inolako ekarpen erabakigarririk egin. Eta beldur gabe baiezta daiteke euskoiberismoaren lehenengo proposamenetatik, gaiaren ikerketen kalitateak behera egin duela.
Artikulu osoa (PDF) (53 orri)
|
|
|
Josebaitor Luzarraga Iturrioz (Batxillerra)
Artikulu honetan Joxe Azurmendi pentsalariaren “Demokratak eta biolentoak” (1997) liburuko zenbait ideia aztertzen dira. Horretarako egileak Azurmendiri 2005ean egindako elkarrizketa jasotzen da, boterea, biolentzia eta moralaren inguruko gaiak jorratuz. Hau guztia, beti ere, historiaren filosofia ikuspegitik interesgarri diren gogoetak tartean direla, bereziki frankismo, trantsizio eta egungo demokrazia gaien inguruan. Artikuluaren bigarren partean, egileak Azurmendiren ideiak beste zenbait autorek esandakoekin harremanetan jartzen ditu (M. Ugalde, P. Iztueta, Chomsky...), hortik ondorio propioak ateratzeko biolentziaren inguruan.
Artikulu osoa (PDF) (25 orri)
|
|
|
|
|
|