|
Malen Horton - Libe Ramila (EHUko Artearen Historia ikasleak)
Artikulu honetan 1929ko Depresio ekonomikoak AEBko argazkigintzan izan zuen eragina aztertzen da. Horretarako, lehenik, krisiaren ezaugarri ekonomiko, sozial eta politikoak aipatzen dira, arreta berezia eskainiz depresioa gainditzeko asmoz Roosevelt presidenteak garatu zuen New Deal politikari. Ondoren, New Deal politikaren testuinguruan, 1935-1944 urteen artea, gizarte errealitatea islatzeko asmoz administrazioak kontratatu zituen argazkilari batzuren lanak aztertzen dira, bereziki Walter Evans, Jack Delano, Ben Sahn eta Dorothy Lange-renak. Hola artea, eta zehazki argazkilaritzak, garaiko errealitatearekin duen harremana ikusten da; ez soilik une historikoa islatuz, baita kontzientziazio eta propaganda elementu gisa garaiko errealitatean eraginez.
Artikulu osoa (PDF) (26 orri)
|
|
|
Jurgi Kintana Goiriena (Historian lizentziatua)
Artikulu honetan, historiari dagokion euskal curriculumaren inguruko gogoeta bat egiten da, euskal subjektu historikoa definitzeko proposamen bat aurkeztuz. Halaber euskal historiaren inguruan hezkuntza arloan dauden polemikak aztertzen dira, baita historiak eskolan izan beharreko funtzio eta transmititzeko moduez (kontzeptuak, prozedurak, jarrerak) iradokizunak aurkezten ere. Azkenik EAEko hezkuntza sisteman eskaintzen den “Euskal Herriaren historia” ikasgaia eta Manex Goihenetxek "Euskal Curriculuma" liburuan historiari buruz egindako ekarpena kritikoki aztertzen dira.
Artikulu osoa (PDF) (36 orri)
|
|
Estibalitz Ezkerra (EHUko Artearen Historia ikaslea)

Jatorrizko lanaren egilea: Fritz Stern
Artikulu osoa (PDF) (5 orri) |
|
|
Iker Frias Iturria (Historian lizentziatua)
Artikulu honek gerra zibilak eta gerraosteak Baztenen izandako eragina aztertzen du 1936-1946 urteen artean. Horretarako lehen eskuko iturri dokumentalak baliatu dira (udal artxiboak bereziki), bai eta garai hura bizi izan zuten lekukoei ahozko elkarrizketa egin ere. Hola aski ezezaguna den Baztango gerra garaiko giro eta gertaeren berri ematen da: II. Errepublika, altxamendu frankista, errepresioa, lan batailoiak, makiak, mugalariak...
Artikulu osoa (PDF) (26 orri)
|
|
Unai Belaustegi - Oskia Ramirez (EHUko Historia Fakultateko ikasleak)

Jatorrizko lanaren egilea: Gordon S. Wood
Artikulu osoa (PDF) (11 orri) |
|
|
|
|
|