Bilaketa orokorra

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira 2
1929ko Depresioak eta New Deal-ak argazkilaritzan izandako eragina

Malen Horton - Libe Ramila (EHUko Artearen Historia ikasleak)

ekialde_hubileko_merkataritzaArtikulu honetan 1929ko Depresio ekonomikoak AEBko argazkigintzan izan zuen eragina aztertzen da. Horretarako, lehenik, krisiaren ezaugarri ekonomiko, sozial eta politikoak aipatzen dira, arreta berezia eskainiz depresioa gainditzeko asmoz Roosevelt presidenteak garatu zuen New Deal politikari. Ondoren, New Deal politikaren testuinguruan, 1935-1944 urteen artea, gizarte errealitatea islatzeko asmoz administrazioak kontratatu zituen argazkilari batzuren lanak aztertzen dira, bereziki Walter Evans, Jack Delano, Ben Sahn eta Dorothy Lange-renak. Hola artea, eta zehazki argazkilaritzak, garaiko errealitatearekin duen harremana ikusten da; ez soilik une historikoa islatuz, baita kontzientziazio eta propaganda elementu gisa garaiko errealitatean eraginez.

Artikulu osoa (PDF) (26 orri)

 
Historia arloko euskal curriculumaren kritika

Jurgi Kintana Goiriena (Historian lizentziatua)

ekialde_hubileko_merkataritzaArtikulu honetan, historiari dagokion euskal curriculumaren inguruko gogoeta bat egiten da, euskal subjektu historikoa definitzeko proposamen bat aurkeztuz. Halaber euskal historiaren inguruan hezkuntza arloan dauden polemikak aztertzen dira, baita historiak eskolan izan beharreko funtzio eta transmititzeko moduez (kontzeptuak, prozedurak, jarrerak) iradokizunak aurkezten ere. Azkenik EAEko hezkuntza sisteman eskaintzen den “Euskal Herriaren historia” ikasgaia eta Manex Goihenetxek "Euskal Curriculuma" liburuan historiari buruz egindako ekarpena kritikoki aztertzen dira.

Artikulu osoa (PDF) (36 orri)

 
Liburu aipamena: El mundo alemán de Einstein

Estibalitz Ezkerra (EHUko Artearen Historia ikaslea)

ekialde_hubileko_merkataritza

Jatorrizko lanaren egilea: Fritz Stern

Artikulu osoa (PDF) (5 orri)

 
Gerra Zibila eta gerraostea Baztanen 1936-1946

Iker Frias Iturria (Historian lizentziatua)

ekialde_hubileko_merkataritzaArtikulu honek gerra zibilak eta gerraosteak Baztenen izandako eragina aztertzen du 1936-1946 urteen artean. Horretarako lehen eskuko iturri dokumentalak baliatu dira (udal artxiboak bereziki), bai eta garai hura bizi izan zuten lekukoei ahozko elkarrizketa egin ere. Hola aski ezezaguna den Baztango gerra garaiko giro eta gertaeren berri ematen da: II. Errepublika, altxamendu frankista, errepresioa, lan batailoiak, makiak, mugalariak...

Artikulu osoa (PDF) (26 orri)

 
Liburu aipamena: La Revolución Norteamericana

Unai Belaustegi - Oskia Ramirez (EHUko Historia Fakultateko ikasleak)

ekialde_hubileko_merkataritza

Jatorrizko lanaren egilea: Gordon S. Wood

Artikulu osoa (PDF) (11 orri)

 


 
Joomla 1.5 Templates by Joomlashack