Bilaketa orokorra

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira 1
Industrializazioa Hernanin

Garoa Gonzalez Fernandino (EHUko historia ikaslea)

ekialde_hubileko_merkataritzaIkerketa honetan lehen eskuko iturriak erabili dira Hernaniko industrializazioa ezagutzeko. Zehazki, 1936tik 1970era bitartean, lan-munduan protagonista izan zirenetako batzuei ahotsa eman zaie: Hernaniko emakumeei. Izan ere, estatistikek eta dokumentu ofizialek baztertu egin dituzte emakumeak industriaren historiatik. Beraz lan honek errealitate ezkutu hori argitu nahi izan du Hernaniko emakume langileen testigantzak jasoz.

Artikulu osoa (PDF) (12 orri)

 
Ipar Irlandako gatazka, 1921-1998

Iker Frias Iturria (EHUko historia ikaslea)

ekialde_hubileko_merkataritzaArtikulu honek Ipar Irlandako gatazka analizatzen du ikuspegi historikotik. 1921ean Hego Irlandak estatus berezia eskuratu zuen independentziarako bidea irekiz. Aldiz Ipar Irlanda prozesu hartatik kanpo geratu zen, protestante unionisten agintepean. Ipar Irlandako katolikoek 1969an hasi zuten beren eskubideen aldeko borroka, IRA ere laster berragertu zelarik. Gatazka armatuak XX. mende amaieraraino iraun zuen. Lan honek, beraz, hori guztia aztertzen du 1998ko bake akordioan bukatuz

Artikulu osoa (PDF) (15 orri)

 
Liburu aipamena: Uncommon People: Resistance, Rebelion and Jazz

Iasmina GorroƱo

ekialde_hubileko_merkataritza

Jatorrizko lanaren egilea: Eric J. Hobsbawm

Artikulu osoa (PDF) (9 orri)

 
Zinema eta prentsa 1920. hamarkadako gizarte amerikarrean

Ane Irazabal - Oskia Ramirez (EHUko historia ikasleak)

ekialde_hubileko_merkataritzaLan honetan 1920ko hamarkadako estatubatuar zinema eta prentsa aztertzen dira. Beti ere garaiko gizarte errealitatearekin zuten harremana agertuz. Hola, batetik, zinemaren hastapenak azaltzen dira: Chaplinen inguruan izandako lehen unea, zinema mutuaren segida, eta entzutezko zinemaren agerpenarekin bukatuz. Bestetik prentsa AEBn nola sortu zen aztertzen da, 1929ko crack-erainoko prozesua deskribatuz.

Artikulu osoa (PDF) (18 orri)

 


 
Joomla 1.5 Templates by Joomlashack