Bilaketa orokorra

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira 0
Orientalismoa XIX. mendean: Ekialdea mendebaldetik

Haizea Barcenilla - Amaia Panizo (EHUko artearen historia ikasleak)

ekialde_hubileko_merkataritzaNapoleonek Egipton hasitako konkistekin europarren ekialderanzko joera hasi zen. Fenonemo honek agerpen estetiko bat izan zuen: orientalismoa. Artearen historiatik abiatuz, europarrek Ekialdeaz sortu zituzten irudiak eta ikuspegiak aztertzen ditu artikulu honek, hiru korronte bereiziz: XIX. mende hasierako "Napoleonismoa", XIX erdialdeko "Orientalismo idealizatua", eta azkenik erromantikoek landu zuten "Orientalismo errealista".

Artikulu osoa (PDF) (16 orri)

 
Euskarazko historiografia (I): aurrekariak eta lehen pausoak (XVI-XIX mendeak)

Jurgi Kintana Goiriena (Historian lizentziatua)

ekialde_hubileko_merkataritzaArtikulu honetan euskarazko historiografiaren hastapenak aztertzen dira. Horretarako XVI. mendean hasi zen euskarazko prosa idatziaren ildoari segitu zaio XIX. mendera arte, haren baitan historia generoko lanik egin ote zen ikertuz. Era horretara zenbait aitzindari xume aurkitu dira: Etxeberri Sarakoa, Egiategi, Iztueta, Hiribarren, etab. Eta haien produkzioaren testuinguru soziokulturala eta mugapenak azaltzeko saioa egin da.

Artikulu osoa (PDF) (28 orri)

 
Hitzetik idatzira, jauzi zaila. UEUko Historia Sailaren historiarako oharra

Mikel Aizpuru Murua (EHUko irakaslea, UEUko kidea)

ekialde_hubileko_merkataritzaArtikulu honetan UEUko Historia Sailaren bilakaera azaltzen da, 1973an Donibane Lohizunen eman ziren lehen ikastaroetatik egundaino. Hola, sailetik igarotako lau belaunaldien berezitasunak zehazten dira: 1973-76 arteko lehen hastapenak, 1977-83 artean lan egin zuen bigarren belaunaldiarena, 1986-2000 artean saila gidatu duen hirugarren belaunaldiarena eta egun ari den laugarrenarena.

Artikulu osoa (PDF) (5 orri)

 
Liburu aipamena: Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX. mendeetan / Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak

Iban Zaldua Gonzalez (UEUko kidea)

ekialde_hubileko_merkataritza

Jatorrizko lanaren egilea: K. Artetxe Sánchez (arg.) / J. Kintana Goiriena - Artetxe Sánchez, Karmele (arg.)

Artikulu osoa (PDF) (5 orri)

 
Gozogintza Gasteizen XVIII. mendean

Jaione Agirre Garcia - Ibon Anduaga Egaña - Izaskun Gartzia Iturbe (Geografia-historian lizentziadunak)

ekialde_hubileko_merkataritzaGozogintzaren historia orokorretik abiatuz, jarduera honek XVIII. mendeko Gasteizen izan zuen agerpena lantzen du artikulu honek. Lehenik Europako eta Euskal Herriko elikadurak izandako bilakaera eta eboluzioa aztertzen da, bereziki Aro Berriko eraldaketei arreta eskainiz (Amerikatiko eta Asiatik heldutako produktu berriak, etab). Ondoren Gasteizko gozogintzan ziharduen gremio boteretsuaren gorabeherak ikertzen dira.

Artikulu osoa (PDF) (59 orri)

 
Errealismo sozialista

Ainara Arranz, Ana Revuelta, Oihane Herrera eta Mattalen Peinado (EHUko Artearen Historia ikasleak)

ekialde_hubileko_merkataritzaArtearen historiatik abiatuz, sovietar iraultzak esparru artistikoan izan zuen eragina aztertzen da. Hasteko, XX. mende hasieratik Errusian agertu ziren abangoardia artistikoek ideologia ezkertiarrekin zituzten harremanak ikusiten dira, artearen bidez gizarte errealitatean nola eragin nahi zuten azaltzeko. Ondoren, iraultza gertatzean, sovietar artistek sistema berrian izan zuten papera, eta errealismo sozialistaren garapenaren nola gertatu zen lantzen du artikuluak.

Artikulu osoa (PDF) (12 orri)

 


 
Joomla 1.5 Templates by Joomlashack