Bilaketa orokorra

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira - UEUko historia aldizakaria

Kondaira 10


Jurisprudentzia islamikoaren garapena IX. mendeko

Eneko López Martínez de Marigorta (Prestakuntzan dagoen JAE Programako ikerlaria (CCHS-CSIC))

Emirerri andalustarraren IX. mendeko testuinguru soziopolitikoa aztertzeko orduan, historiografia tradizionalak azpimarratu zuen mālikī eskola juridikoak Iberiar Penintsulan izandako presentzia. Dena den, azkenaldian gauzatzen ari den iturri idatzien berrirakurketak paradigma historiografiko horri ekarpen nabariak egiteko aukera eskaini du. Jarraian, interpretazio berriaren nondik norakoa azalduko da, aurreko planteamendua erakustearekin batera.

Artikulu osoa (PDF) (24 orri)

 
Aljeriako gerla eta Eskual Herria

Argitxu CAMUS-ETCHECOPAR (Center for Basque Studies. University of Nevada-Reno)

ekialde_hubileko_merkataritzaAljeriako gerla, 1954-1962 urte artean gertatua —duela berrogei bat urte hots—, oraindik gai bizi bat da. Oraindik pasioak altxatzen ditu arrazoi ezberdin eta anitzengatik: Frantziak galdu zuen gerla bati buruz pentsarazten du; Frantziaren jokaera zikina ere maiz aipatua da. Alabaina, lan honen mamia ez dira gerla bizi zuten euskaldunen lekukotasunak —batzuk bildu baditut ere—, baizik eta aldizkari bat, Eskual Herria: Bulletin périodique des Basques d’Alger. Bihilabetekari hori, dena euskaraz, 1958-59 urteetan agertua Aljerretik

Artikulu osoa (PDF) (11 orri)

 


 
Joomla 1.5 Templates by Joomlashack