EGILEENTZAKO
OHARRAK
KONDAIRA aldizkariaren helburua
historiari buruzko artikuluak argitaratzea da. Historiaren edozein arloren ingurukoak
izan daitezke, gai eta enfoke askatasuna utziz. Erredakzio Kontseiluak eskubidea
du jasotako artikuluak, kalitatearen arabera, onartzeko edo ezesteko, eta jasotako
ordenaren arabera zein zenbakitan argitaratu erabakitzeko. Printzipioz artikuluak
jaso eta onartu bezain laster sarean jarriko dira.
Argitaratu nahi diren
lanak ondoko helbidera bidaliko dira:
KONDAIRA
Udako
Euskal Unibertsitatea, Erribera 14 - 1. D
48005
BILBO
(e-mail:
)
Artikuluaren
ale bat idatziz bidaliko da, DIN A-4 formatoko paperean inprimatuta.
Lanaren ordenagailuzko formatoa ere bidaliko da (disketean edo posta
elektronikoz), ahal bada Microsoft Word programarekin idatzita
eta bestela erabili den programaren ezaugarriak jakinaraziz. Hala
paperean nola ordenagailuzko formatudun testuan, egilearen
izen-deiturak, helbidea eta telefonoa ezarriko dira leku agerian.
Artikuluaren izenburuaren ondoren, egilearen izenarekin batera
argitaratu nahi den aurkezpena ere zehaztuko da [X Unibertsitateko
Ikerlaria, Irakaskuntza Ertainetako Irakaslea, Idazlea, Y
Unibertsitatea, Z Unibertsitateko Historia Ikaslea, Historian
Lizentziatua,...]. Bost-hamar lerroko laburpena ere igorriko da
lanarekin batera, bai eta laburpenaren alboan ezarri nahi den irudia
edo argazkia (ahal bada GIF edo JPEG formatoan, bestela erabilitako
formatoa adieraziz).
Originalak euskara batuz
idatzirik etorriko dira eta Euskaltzaindiak emandako arauetara
moldatuta. Aldizkariko hizkuntz zuzentzaileak artikuluaren hizkuntz
zuzentasuna ziurtatzeko beharrezko aldaketak egiteko eskubidea izango
du.
Artikulu laburrak
(laupabost orrialde), luzeak (berrogeita hamar orritik gora) zein
erdibidekoak onartzen dira.
Ahal den neurrian testuak
ondoko aurkezpen-arau hauetara egokitu beharko dira: Izenburua,
egilearen izena eta aurkezpen laburra, letra xehe beltxez
(ortografiak eskatzen dituen letra larriak salbu) idatziko dira.
Orobat atalburuak, letra xehe beltxez jarriko dira, baina erdian
lerrokatuta. Azpiatalen buruek ere letra xehe beltxez izango dute,
baina ezkerrean lerrokatuta egongo dira eta aurrean zenbaki edota
letraren bat jarrita. Azpiatalen barruko zatien buruak, zenbaki edota
letrekin hauek ere, letra xehe etzanez idatziko dira. Zatiak bereziki
ugari direnean zenbaki erromatar eta arabiarrekin eta letra larri eta
xeheekin joka daiteke buruaren aurrean. Gainerakoetan ez da letrakera
beltxa erabiliko. Letrakera etzana (eta ez beltxa edo larria)
erabiliko da zerbait bereziki nabar-mendu nahi denean.
[
I.
Atalburua
I.
1. Azpiatala
I.
1. 1. Azpiatal barruko zatia
Testua
testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua
testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua
testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua
testua testua testua testu testua testua testua testua testu...
I.
1. 2. Azpiatal barruko zatia
Testua
testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua
testua testua testua testu testua testua testua testua testu testua
testua testua testua testu testua testua testua testua testu...
I.
2. Azpiatala...
II.
Atalburua
II.
1. Azpiatala...
II.
1. 1. Azpiatal barruko zatia...
]
Beste nonbaitetik
harturiko aipamenak, luzeak direnean, lerrokada berezian emango dira,
letra zuzenez, ahal bada tipo txikiagoan, ezkerreko alboan koska
aterata. Itzulpena denean, jatorrizkoa eskaini nahi duenak orripeko
oharrean eman dezake alboko kakotx bikoitzen artean («...»).
Edo nahiago bada, alderantziz. Laburrak direnean (KONDAIRAko bi lerro
edo gutxiago), lerrokada bereizi gabe emango dira aipamen hauek,
letra zuzenez, alboko kakotx bikoitzen artean («...»).
Jatorriz euskarazkoa ez denean, jatorrizkoa eta euskal itzulpena eman
nahi badira, alboko kakotx bikoitzen artean joango da lehena («...»)
eta inprimategiko kakotx soilen artean bigarrena (‘...’).
Laburrak zein luzeak izanik ere, aipuak ohar barruan eskaini nahi
direnenan, lerrokada bereizi gabe emango dira, letra zuzenez, alboko
kakotx bikoitzen artean («...»).
Hitz
solteen edo sintagma laburren itzulpenak emateko inprimategiko kakotx
soilak erabiliko dira (‘...’), baita esanahia edo adiera
azaldu nahi dutenak biltzeko ere. Euskara ez beste hizkuntzetako hitz
solteak edo sintagma laburrak, ordea, letra etzanez aurkeztuko dira.
Orobat erabilera metalinguistikoak.
Testu
barruko aipamenak erraztearren, taulak edo irudiak ematen direnean,
zenbatuta jartzea komeni da: 1. Taula, 2. Taula, 1. Irudia, 3. Taula,
2. Irudia,... Orobat adibideak, ugari direnean: (1), (2), (3)a, (3)b.
Artikuluak
honela agertuko dira bibliografian, letra zuzenak eta etzanak, xeheak
eta larriak, parentesiak, komak eta puntuak hemen erakusten den
moduan jarriz:
Egilearen
deitura, Egilearen izenaren lehen letra. (urtea): “Artikuluaren
izenburua”, Aldizkariaren izena, zenbakia,
orrialdea-orrialdea.
Liburuak
honela:
Egilearen
deitura, Egilearen izenaren lehen letra. (argitalpen urtea):
Liburuaren izena, Argitaletxea, Edizio-tokia.
Bilduma
batean, kongresu bateko agiri -liburuan, edo halakoetan agertzen
diren artikuluekin honela jokatuko da bibliografian:
Egilearen
deitura, Egilearen izenaren lehen letra. (urtea): “Artikuluaren
izenburua”, in Editorearen izenaren lehen letra. Editorearen
deitura (arg.), Bildumaren izena, Argitaletxea, Edizio-tokia,
liburukiaren zenbakia, orrialdea-orrialdea.
Liburu
edo artikuluari buruzko oharrik eskaini behar denean, taket artean
emango da [...], adibidez faksimila dela argitzeko, berrargitalpen
bat dagoela esateko, argitaratzear dela zehazteko, itzulpena denean
jatorrizkoaren izena emateko... Hurrenkera alfabetikoan eskainiko da
bibliografia, egileen deituren arabera. Egile baten lan bat baino
gehiago agertzen denean, aurrenekoan idatziko dira izen-deiturak eta
hurrengoetan marra luze bat emango da hauen lekuan, eta komaren
ondoren urtea. Egile beraren lanak hurrenkera kronologikoan eskainiko
dira, zaharrenetik hasita; urte batean lan bat baino gehiago baldin
baditu (urtea)a izango da lehena, (urtea)b bigarrena,
(urtea)c hirugarrena...
Egin
behar diren bibliografi aipamenak testu nagusian sartuko dira,
parentesi artean, egilearen deitura (behar denean), argitalpen-urtea
eta bi puntuen ondoren orrialdeak zehaztuz [adibidez: (Etxebarria,
1980: 34)]; edo nahiago bada bibliografi aipamena oinoharrean jar
daiteke, egilearen deitura eta parentesi artean urtea eta orrialdea
zehaztuz [adibidez: Etxebarria (1980: 34)].
Hizkuntz
zuzentasuna ziurtatzeko edo aldizkariaren aurkezpen arauetara
egokitzeko, onarturiko artikuluak aldaketaren bat behar izanez gero,
astebeteko epea izango du egileak, Erredakzio Kontseiluren erantzuna
hartzen duenetik, testu zuzendua bidaltzeko idazkaritzara.
Argitaratu
baino lehen gutxienez behin hartuko du egileak bere artikuluaren
testu maketatua, eta astebeteko epea izango du testu maketatuaren
alboetako zuriuneetan behar diren zuzenketak egin eta biak berriro
idazkaritzara itzultzeko. Egileak zuzenketarik bidali ezean egindako
orrazketa ontzat ematen duela ulertuko da.